XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Biltegiratze eta material-erabiltze sistema programagarriak. Ibilgailu autogidatuak.

- Industria-prozesutan erabiltzeko makineriarentzako kontrol-sistema programagarriak. (Zenbakizko kontrolak izan ezik).

- Aldi Berean lana egiten duten Ekoizpenerako Kontrol-Sistemen datu-bilketarako tresnak.

- Prozesu-Kontrolerako Sistemen kontrol-konputagailuak.

- Industria-Errobotak.

- Egiaztapen eta ikustapen-sistema programagarriak.

- Ikuspenerako industria-sistemak.

- Inteligentzia Artifizialezko teknikak eta aplikazioak eta Sistema Adituak.

E) Aurreko atalean jasotako eukariez gain, teknologiazko berebiziko interesdun bezala hartuko dira, eta beraz Dekretu honen lehentasunezko onurak eta laguntzak jasoko, teknologia berriak sartuz enpresaren industria-prozesu berebiziko garrantzia duten eukariak.

2.- Laguntzen zenbatekoa.

Orokorrean, Sail honetan zehaztutako berarizko eukarien diru-ezarketa lagungarriaren %20rainoko dirulaguntza ez bihurgarria lortu ahal izango dute.

Kasu bietan, edozein enpresak urtean dirulaguntza ez bihurgarritzat jaso dezakeen gehinezko kopurua 100 miliotakoa da.

E.H.A.E.-k berebiziko interesa izan dezanean, gehinezko kopuru hori gainditu ahal izango da.

Industria eta Merkataritza Sailaren ekimenez Egitarauaren Batzorde Eragileak hala erabaki dezanean.

III. ATALBURUA IHARDUNBIDEA 16. atala.- Eskaeren aurkezpena.

1.- Dekretu honetako II. Ataleko II. eta III. azpiataletan jasotako dirulaguntzez baliatu ahal izateko, diru-ezarketa egitasmoa gauzatuko den Lurraldeko Foru-Aldundiaren Ekonomia-Garapen eta Sustapenerako Zerbitzu edo Sailetan aurkeztuko dira.

2.- Dekretu honen II. ataleko I. azpiatalean jasotako laguntzez baliatu ahal izateko eskaerak, mailegua edo dirubide-alogera eman eta Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Merkataritza eta Ogasun eta Dirubideetarako Sailekin dagokien Hitzarmena izenpe dezaten Dirubide-erakundeetan aurkeztuko dira.

3.- Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko du aurreko 1. atalean ustezkoarentzat eta Abenduaren 31n 2. atalekoarentzat.

17. atala.- Eusko Jaurlaritza eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Aldundien artean izenpetutako Itunean ezarritakoaren arabera 1988ko otsailaren 18an Jaurtze-Batzordearen Erabakiz onartuta, Diru-Ezarketarako Laguntza-Egitarauaren Batzorde Eragileak honako ezaugarriak izango ditu: